Errusia

Errusiako zerbitzu sekretuetako kide bat hil dute Moskun

Arma automatikoekin ekin diote KGBren oinordeko den segurtasun zerbitzu federalaren egoitzari. Beste bi agente zauritu dituzte. Erasotzailea hil dute gero.

Polizia, Moskuko zentroan, tiroketa gunean. YURI KOCHETKOV
2019ko abenduaren 19a
09:49
Entzun

FSB Segurtasun Zerbitzu Federalaren (KGBren oinordekoa) agente bat hil eta beste bi larri zauritu dituzte Moskun, tiroka.

Errusiako hainbat hedabidek hasieran zabaldu zuten erasotzaileak hiru zirela, baina Errusiako Gobernuak adierazi du gizon bakarra izan dela FSBren egoitzan agenteen kontra tiro egin duena. Hil egin dute erasotzailea, gero. Denera bost zauritu artatu behar izan dituztela esan du Errusiako Osasun Ministerioak.

Tiroketa une berezian gertatu da, bihar Segurtasun Indarren Eguna ospatuko baitute Errusian. Tiroketa gertatu denean, Vladimir Putin presidentea ospakizunaren harira antolaturiko kontzertu batean zegoen, Kremlineko Jauregi Handian. Moscow Times-ek idatzi duenez, FSBko iturri batek esan du litekeena dela erasotzaileek ekintza ospakizunarekin lotu nahi izana.

Herritarrek sare sozialetan zabalduriko bideoetan, tiroketa entzuten da.

 

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.