Errusian 43 lagun hil dira hegazkin istripu batean
MOSKU. Errusia iparraldeko Jaroslavl hirian gutxienez 43 lagun hil dira hegazkin istripu batean. Yak-42 hegazkinak aireratu eta gutxira su hartu du, iturri ofizialen arabera. Bi lagun bizirik atera dira, baina larriki zaurituta daude. Biktimak tripulazioko kideak eta Errusiako izotz hockey ligako gorengo mailako Lokomotiv Jaroslavl taldeko jokalariak, teknikoak eta laguntzaileak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu