Errusian bost neonazi bizi guztirako zigortu dituzte
MOSKU. Errusiako Justiziak bizi guztiko espetxe zigorra jarri die bost neonaziri, 27 lagun hiltzea egotzita. Beste zazpi laguni 10 eta 23 urte arteko espetxe zigorrak paratu dizkie hilketetan parte hartu dutelakoan. Egotzitako erasoak 2007 eta 2008 urte artean egindakoak dira, eta biktimak Asiako, Afrikako eta Kaukasoko etorkinak izan ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu