ERRUSIAN IZANDAKO ATENTATUAK

2004ko otsailaren 7a
00:00
Entzun
1999ko abuztua: Kremlinetik gertu dagoen merkatal gune batean bonba bat zartarazi zuten. 20 pertsona zauritu ziren.

1999ko iraila: Bonba batek Moskuko etxebizitza bloke bat suntsitu zuen eta 200 pertsona baino gehiago hil ziren. Moskuko zerbitzu ezkutuei erasoarekin zerikusia izatea leporatzen zaie. Atentatuaren inguruko informazioa Estatu sekretua da.

2000ko abuztua: Moskuko pasabide batean lehertu zen bonbak 8 pertsona hil eta 50 zauritu zituen.

2002ko urria: Txetxeniako gerrilariek Moskuko Dubrovka antzokian zeuden 700 pertsona bahitu zituzten. Errusiako Armadak botatako gas izkutuak 129 bahitu eta 41 gerrillari hil zituen.

2002ko abendua: Grozniko bi eraso suizida direla-eta 72 hildako izan ziren.

2003ko maiatza: Errusiako Gobernuak Znamenskoyen duen egoitzan izandako eraso suizidan 59 pertsona hil ziren.

2003ko ekaina: Mzodoken emakume suzida batek autobus militar batean zartarazi zuen bere burua. 16 militar hil ziren.

2003ko abuztua: Mozdokeko ospital militarrean lehertutako bonbak 15 pertsona hil zituen. Zenduen artean militar bat zegoen.

2003ko abendua: Errusiako Essentuki hiritik abiatu zen trenaren aurkako eraso suizidan 36 pertsona hil eta 100 zauritutik gora izan ziren.

2003ko abendua: Moskuko erdikaldean izandako eraso suizida batean, gutxienez bost pertsona hil ziren.

2004ko otsaila: Atzo Moskuko trenean izandako erasoan gutxienez 39 pertsona hil eta 120tik gora zauritu ziren. Ustez, atzokoa ere, eraso suizida izan zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.