ukraina

Errusiari zigor ekonomikoak jartzea adostu du Europako Batasunak, Ukrainako gatazkan duen jarreragatik

EBko herrialdeek uste dute ez duela nahikoa egin tentsioa gutxitzeko.

2014ko uztailaren 29a
13:20
Entzun

Bruselan egin dute bilera Europako Batasuneko 28 herrialdeetako ordezkariek, eta Moskuri zigor ekonomikoak jartzerako garaian ados jarri diren lehen aldia da. Armak enbargatzea ere onartu dute.

Orain arte EBk beste hainbat zigor ezarri dizkio Errusiari: hainbat bilera bertan behera utzi ditu, zenbait sailetan elkarlanean aritzeari utzi dio, eta aktiboak izoztu dizkie Ukraina ekialdeko gatazkaren erantzuletzat jotzen dituen pertsona zein erakundeei.

Bien bitartean, Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak John Kerry AEBetako Estatu idazkariari eskatu dio Ukrainako agintariengan eragina izan dezala, su-eten bat hitzartzeko. Telefono bidezko elkarrizketa batean biak bat etorri dira Malaysiako hegazkina erori zen gunean erasoak bertan behera uztearekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.