Ukrainako gatazkan izandako jarreragatik Errusiari zigorrak ezartzea adostu berri dute hainbat herrialdek, eta erabaki horren ondotik iritsi da Vladimir Putin presidentearen erantzuna: urtebetez debekatu edo mugatu egingo ditu zigor horiek babestu zituzten herrialdeen inportazioak.
Kaleratutako oharrean, Moskuk ez du zehazten zein herrialderi eragingo dien neurriak; "zenbait herrialde" aipatzen ditu —Europako Batasuna eta AEBak daude zigorrak babestu dituztenen artean—.
Putinek gobernuari agindu dio egin dezala produktu horien zerrenda bat. Nekazaritzako produktuei, lehengaiei eta kontsumorako artikuluei jarriko die muga. Erabakiaren helburua herrialdearen "segurtasuna bermatzea" da, Errusiaren arabera.