LETONIA

'Errusiartzeari' 'naturalizazioa'

Kristina Berasain Tristan.
2003ko irailaren 24a
00:00
Entzun
Letoniak baietza eman zion igandean eginiko erreferendumean EB Europako Batasuneko kide izateari eta, ondorioz, datorren urteko maiatzean 25 herrialdez osatua egongo den Europako kide izango da. Ekialdeko estatuetara zabaltzeko prozesuan azken herrialdea izan da Sobiet Batasuneko errepublika ohia.Bozen %69,6 baietzaren aldekoa izan ziren, eta parte-hartzea handia izan zen: %72,53koa. Alta, Letonian bizi diren herritarren herenek ez zuten bozkatzera joateko aukerarik izan; Letonian bizi diren biztanleenherenak herritartasunik gabe bizi dira.

1940. urtean Joseph Stalinen Armada Gorriak SESB zabaltzeko saiakeran hainbat herrialde baltiar okupatu zituen, tartean Letonia bera. Ondoren etorri zen prozesuari errusiartzea deitu zioten. 160.000 letoniar kanporatu zortzitik bat eta 800.000 errusiar, bielorrusiar eta ukrainar bidali zituzten. Bertako herrialdearen hizkuntza eta izaera kolokan jarri eta letoniar nortasunaren biziraupena bera mehatxupean gelditu zen.

Garbiketa etnikoa eraginkorra izan zen oso. 1935. urtean, biztanleen %75,5 letoniarrak ziren; 1989. urtean, %52ra jaitsia zen kopuru hori.

Sobiet Batasunaren nagusitasunaren pean bizi izan dira, beraz, Baltikoko herrialdeak 1991. urtea arte, independentzia lortu arte, alegia.

Urteetako errusiartzeari naturalizazioarekin erantzun zion Letoniako Gobernuak orduan. 1940. urteaz geroztik errepublikara ailegaturiko errusiar jatorriko biztanleei eta beren ondorengoei herritartasuna ukatu zien, Kremlinen politika zorrotzaren baliabide zirela leporatuta. Ondorioz, milioi erdi bat biztanle herritartasunik gabe bizi dira, haietatik %80 Letonian jaioak baldin badira ere. Beltzak edo alberjinia izenez ezagutzen dira naziotasuna ez diren errusiarrak beren agirien kolorea aintzat hartuz.

Naturalizazio Legea 1994. urtean onartu zen eta bertan, besteak beste, herritartasuna lortzeko baldintzak ezartzen dira. Tartean, letoniera jakitea eta bertako historia eta erakundeen egitura menperatzea eskatzen da. Herritartasuna eskuratzeko azterketak jartzen dituzte eta ereserkia jakitea ere eskatzen dute.

Azken urteotan neurriak bete eremuetara zabaldu eta esate baterako hezkuntzaren alorrera eraman dute. Alde horretatik, azken erreformak errusieraz irakasteko eskubidea ukatzen du. Errusiera atzerriko hizkuntza gisa dago jasota. Iazko urrian Letoniako Legebiltzarrak lurrak erosi eta saltzeko eskubidea ukatu zien herritartasuna ez dutenei, atzerriko biztanleei eskubide hori ematen dien artean.

Legeak nazioarteko erakundeen kritikak jaso ditu eta herrialdean giza eskubideak bermatzen ez direla salatu dute. Ildo horretan, gutxiengoak dituzten eskubideak ere ez dituztela azaldu dute giza eskubideen defentsan lan egiten dutenek.

Letoniako Gobernuak 1998. urtean hainbat helegite onartu behar izan zituen nazioarteko presioaren ondorioz. Herritartasun Legea onartu zen orduan eta bertan errusiarren integrazioa sustatzeko neurriak ezarri ziren; antza, kuota sistema baten bidez 2005. urtean herritar guztiek naziotasuna lortzeko modua izango zuten. Alta ekimena ez da eraginkorra izan.

Azken hamarkadan soilik 65.000 errusiarreklortu dute letoniar herritartasuna, hizkuntzaren azterketa gainditu ondoren. 1996. urtetik aitzina, berriz, 5.000 herritarrek lortu dute nazioatasuna. Alta, beste 200.000 herrialdea uztera behartuta sentitu dira eta erabaki hori sustatzeko neurria indartzen ari direla salatzen dute.

Errusiarrek ez dute letoniera ikasteko asmorik

Letoniarrek herrialdean integratzeko saiorik ez egitea leporatzen diete, berriz, errusiar jatorriko herritarrei, eta, alde horretatik, letoniera ez ikastea egotzi diete soilik errusiarren ä10k hitz egiten dute letoniera. Errusiarrek haien berezko hizkuntzan mintzatzeko eskubidea aldarrikatzen dute eta legearen aurrean dituzten desabantailetaz kexu dira. Finean, bazterkeriatzat jotzen dute letoniarren jarrera.

Letoniako alderdi abertzaleek bere legea ulertzeko saiakera egitea eskatu dute nazioartean eta beren herrialdearen nortasuna mantentzeko modu bakartzat jo dute. Errusiar jatorriko biztanleei letoniar naziotasuna emango balitzaie eta, ondorioz, bozkatzeko eskubidea berriro nagusituko lirateke.Prozesu hori, gainera, «demokratikoa» litzateke, eta horren beldur ere dira. Agintarien ustez, legedia samurrago batek okupazio isil bat ekarriko luke.

Hala ere, errusiarrak letoniarren ohituretara ez moldatzeko jarreraren atzean beste arrazoi bat dagoela dirudi; izan ere, herritartasuna ez duten heinean ez dituzte zergak ordaindu behar eta ez daude soldaduska egitera behartuta. Betebehar hauek ez betetzeko aukera bozkatzeko eskubidea baino garrantzi handiagoa omen du askorentzat.

Errusiar jatorriko biztanleen kopurua oso agerikoa da Letoniako hainbat eskualdetan. Orohar populazioaren %30,4 dira, baina hiriburuan, adibidez, Rigan, gehiengoa dira. Daugavpils hirian handienen artean bigarrena da herritarren %85 errusiar jatorrikoak dira.

Letonia Europako Batasunaren kide izatera pasatzen denean naziotasunik gabe bizi diren 500.000 herritarrek bisa eskatu beharko dute eta hura lortzea ezinezkoa izango zaie naziotasuna izan ezean. Europako Batasunak arazo honi aurre egiteko neurriak aztertu beharko ditu, beraz.

Letoniaren adibidea, ordea,ez da bakarra Europan. Estonian ere antzeko egoeran daude errusiarrak populazioaren %40 dira. Errusian bizi ez diren errusiarren edo Letonian bizi baina bertako ez diren errusiarren etorkizuna letoniarren naziotasun eskubidea bermatuz konpondu beharko da.

z

Datua





500.000

Letonian bizi diren 500.000 herritar herritartasunik gabe bizi dira herrialdeak 2,4 milioi biztanle ditu. Gehienak errusiarrak dira (349.000), eta beste jatorrikoak ere badaude: bielorrusiarrak (65.000), ukrainarrak (50.000) eta poloniarrak (17.000). Letoniar jatorrikoak biztanleen %56,5 dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.