"Ekinaldi hau hil ala bizikoa da eskolak era baketsuan defendatu ahal izateko", adierazi du Jordi Cuixart Omniumeko presidenteak. Eskolak igandera arte zabalik mantentzeko prestatu dituzten ekitaldiak gaur arratsaldean hasiko dira, klaseak amaitzen direnean. ANCko presidente Jordi Sanchezek espero du poliziek eskolak ixteko agindu judiziala betearazten baldin badute, "proportzionaltasunez" jokatzea.
Hona Jordi Cuixart Omniumeko presidentea, herritarrak eskoletara joateko deitzen:
🔴@jcuixart: Emplacem a la ciutadania de Catalunya que participi a la iniciativa d'@escolesobertes, avui a partir de les 17.00 h tots a les escoles. pic.twitter.com/FQGJWDjMz7
— Òmnium Cultural (@omnium) 2017(e)ko irailak 29
Espaniako Estatuak eskolak hartzen dituztenen kontra har ditzakeen neurrietatik babesteko, ardura guztia bere gain hartuko du Clara Ponsati Hezkuntza Kontseilariak. Gaurtik astelehena arte eskola guztien arduradun bera egiten duen agiria sinatu du, eta hala, eskola horietako zuzendariei kendu egin die erabakiak hartzeko gaitasuna, eta baita erabaki horiek hartzeagatik zigorrak jasotzeko arriskua ere.