'Brexit'-aren ondorioak

Eskoziak bigarren independentzia erreferenduma egiteko bidea hasiko du

Nicola Sturgeon lehen ministroak jakinarazi du hurrengo astean argitaratuko dutela galdeketa egiteko lege zirriborroa. "Ezin baditugu gure interesak defendatu Erresuma Batuaren barruan, erabakitzeko eskubidea izango du Eskoziak". 

Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroa. ANDY RAIN / EFE
Adrian Garcia.
2016ko urriaren 13a
07:36
Entzun

Orain bi urte galdu zuten independentzia erreferenduma Eskozian, baina egoera politikoa guztiz aldatu du 'brexit'-ak. Eskozian gehienek EB Europako Batasunean geratzearen alde egin zuten, eta, ondorioz, Erresuma Batutik ateratzeko bide berri bat ireki da. Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak bide hori jorratuko duela iragarri du: "Eskoziak aukera izango du independentziaren auzia eztabaidatzeko Erresuma Batuak EB utzi aurretik, gure herrialdearen interesak defendatzeko".

Glasgown egindako SNP Eskoziako Alderdi Nazionalistaren urteroko biltzarrean jakinarazi du neurria Sturgeonek. Agintariaren arabera, 'brexit'-aren erreferendumean EBn geratzearen alde bozkatu zuten herritarren %62ren interesak defendatzeko betebeharra du gobernuak. Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak EBtik ateratzeko prozesua 2017ko martxoa baino lehen hasi nahi du.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.