independentzia

Eskoziako erreferenduma 2014ko urriaren 18an izan daiteke

'The Sun on Sunday' egunkariak gobernuko iturriak aipatu ditu dataren berri ematerakoan.

2012ko otsailaren 27a
18:57
Entzun

The Sun on Sunday egunkariaren arabera, Eskoziako erreferenduma 2014ko urriaren 18an izango da. Rupert Murdochen igandeko eranskinak Patuaren eguna titularra eman dio berriari, eta Eskoziako Gobernuko iturriak aipatuz dio egun hori hartu dutela "jendeak Eskoziaren independentziaren eta berdintasunaren alde" bozkatzeko.

News Of The World egunkariaren ordezkoa da The Sun on Sunday, eta atzo argitaratu zuten lehenengoz Erresuma Batuan. Eskoziarako bertsioan bildu dute albistea.


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.