•843. Kondaira hedatuenaren arabera, Cinaed I.a Eskoziako lehen errege bihurtu zen.
•1314. Roberto I.ak ingelesak bidali zituen Eskoziatik, eta independentziari eutsi zion.
•1707. Ingalaterrako eta Eskoziako parlamentuek Batasunerako Agiria sinatu zuten. Parlamentu bakarra sortu zen, Britainia Handikoa, Londresen. 1603tik errege-erregina berak zituzten bi nazioek.
•1934. Bi alderdi abertzalek bat egin eta SNP Eskoziako Alderdi Nazionala sortu zuten. Parlamentuaren itzulera eta independentzia zituen helburu.
•1967. Winnie Ewing SNPko kidea parlamentari hautatu zuten Londresen, alderdiaren historian bigarrenez. Independentismoak bultzada jaso zuen.
•1997. Parlamentuaren itzuleraren inguruko erreferendumean baietzak irabazi zuen. 1999an jarri zen martxan.
2007. SNPk parlamenturako bozak irabazi zituen, eta gobernua eratu zuen gutxiengoan.
2011. SNPk gehiengo osoa lortu zuen. Alex Salmond lehen ministroak independentziarako erreferendum bat agindu zuen.
2012. Londresek erreferendumerako eskubidea onartu zuen, hemezortzi hilabeteren buruan egiteko baldintzarekin. Salmondek, ordea, 2014rako iragarri zuen.
Eskoziako historiaren urteak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu