mundua

Eskoziako lehen ministroak independentziari buruzko galdeketa egiteko txostena aurkeztu du

Alderdi Nazionalistako buruak egindako proposamenaren gaineko zehaztasunak 'Zuen Eskozia, zuen botoa' izeneko dokumentuan biltzen dira. Hala ere, legebiltzarrean lege proposamena aurrera ateratzeko babes adina ez dute nazionalistek, oraindik.

2009ko azaroaren 30a
17:05
Entzun
Eskoziaren etorkizun konstituzionala erabakitzeko eta independentziari buruzko galdeketa egiteko txostena aurkeztu du gaur, Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak eta Eskoziako Alderdi Nazionalistako buruak (SNP). Zuen Eskozia, zuen botoa izeneko dokumentuan biltzen dira erreferendumaren gaineko zehaztasun denak.

"Herritarrek beren etorkizunari buruz zerbait esateko garaia da", Salmonden arabera. "Eskoziak parlamentua eta hezkuntza, osasuna edo etxebizitza arloetan lehia du eta horregatik independentzia behar du, onura ekonomiko handiagoaz gozatu ahal izateko". Alderdi Nazionalistarentzat Zuen Eskozioa, zuen botoa txostena historikoa da eta "Eskozioako independentziaren kasua sakontasunez eta argitasunez finkatzen du".

Lege proposamena legebiltzarrean hurrengo urtean aurkeztu dezakete nazionalistek, onartuz gero galdeketa 2010 urte amaieran egiteko. Hala ere, SNP alderdiak ez du gehiengoa Eskoziako legebiltzarrean, beraz, zailtasunak izan ditzake lege proiektua aurrera ateratzerakoan. Orain arte, laboristak, kontserbadoreak eta liberal demokratak galdeketaren aurka daude eta Eskoziako Berdeak, berriz, alde. SNPk Berdeen eta beste 16 legebiltzarkideen babesa beharko luke gehiengoa lortu eta proposamena onartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.