Eskubide zibilen aldeko plataforma aurkeztu dute auzipetuen senideek

Elkarlanerako eta elkar babesteko sortu dute Associacio Catalana pels Drets Civils plataforma. Prozesu subiranista bultzatzeagatik auzibidean diren Generalitateko eta elkarte subiranistetako ordezkari auzipetuen senideek eratu dute.

Associacio Catalana pels Drets Civils elkartearen aurkezpen ekitaldia, gaur. BERRIA
2017ko azaroaren 21a
14:15
Entzun

Espainiako Gobernuaren "errepresioa" salatu dute aurkezpenean elkartearen sustatzaileek, Carles Puigdemonten gobernuko kideen, Jordi Sanchez ANCko presidente ohiaren eta Jordi Cuixart Omniumeko presidentearen auziperatzea dela eta.

"Salbuespenezko egoeran gaude, eta gizarte zibilak eman digun babesa jaso eta eskertu nahi dugu", adierazi du Meritxell Lluis Josep Rull kontseilariaren emazteak. Elkartearen helburu nagusia herritarren ekarpen ekonomikoa biltzea da, diru horrekin presoak ikusi ahal izateko senideek egin behar dituzten bidaiak ordaintzeko. "600 edo 800 kilometroko distantziara ditugu", nabarmendu du Diana Riba Raul Romeva kontseilariaren emazteak.

Auzitegi Nazionalak Puigdemonten gobernuko kideen, Sanchezen eta Cuixarten kontra neurriak agindu izana "oso kolpe gogorra izan da", senideen esanetan. Azipetuei ezarri dizkien "bermeen kopuru altuak haien biziak ekonomikoki hondoratzeko mendekua" direla ziurtatu dute.

Plataformak etorkizunean irautea aurrekusten dute bultzatzaileek, hurrengo hilabeteetan auzipetu gehiago egon daitezkeela uste dute eta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.