Eskuin muturra «talde terrorista gisa» eratzen ari dela dio Israelek

2011ko irailaren 14a
00:00
Entzun
Eskuin muturreko kolono juduak «talde terrorista gisa» eratzen ari direla ohartarazi du Shabak, Israelgo zerbitzu sekretuen erakundeak. Batez ere Naplusa eta Hebrongo kolonietan ari dira oldartzen kolonoak. Iragan astean, esaterako, meskita bati eta Israelgo gune militar bati eraso egin zieten Zisjordanian.

Aldi berean, ordea, kolonoak armatzen eta entrenatzen ari da Israelgo armada, «NBEren ebazpenaren ostean istiluak egonez gero, haiei aurre egiteko». Besteak beste, negar bonbak eta zorabiatze granadak banatu ditu. Al Fata alderdiak iragarri du hilaren 21a «borroka nazionalaren eguna» izango dela. Halere, NBEko ekimenaren aldeko manifestazio baketsuak egiteko deia egin dute, «kolono juduen indarkeriaren tranpan jausi barik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.