Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak

Eskuin muturrak babes handia jaso du Herbehereetako bozetan

Alderdi Demokristaua izan da Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetako irabazlea han -25 eserlekuetatik bost eskuratu ditu-, eta musulmanen aurkako eskuin muturreko alderdia geratu da bigarren -lau aulki-, lehen aldiz aurkeztu den arren.

2009ko ekainaren 5a
18:20
Entzun
Europako Parlamenturako hauteskundeak egin zituzten atzo Herbehereetan eta, gaur jakindako emaitzen arabera, bi datu nabarmendu daitezke: parte-hartzea txikia izan da -ez da %37ra iritsi- eta Askatasunaren Alderdia eskuin muturrekoak gorakada handia izan du.

Bozen %90 zenbatu ondoren, Alderdi Demokristaua izan da bozetako irabazlea. Europako Parlamentuan Herbehereek 25 eserleku ditu eta horietatik bost eskuratu ditu alderdi horrek. Nolanahi ere, Askastaunaren Alderdia musulmanen aurkako eskuin muturreko taldea izan da hauteskundeotako beste garaile nagusia: lehen aldiz aurkeztu da eta lau eserleku erdietsi ditu.

Herbehereek bezala, atzo Ingalaterran, Irlanda iparraldean, Galesen eta Eskozian ere egin zituzten Europako Parlamenturako hauteskundeak, baina igandera arte emaitzarik ez dute jakinaraziko. Horren harira, Europako Batzordeak Herbehereetako agintariei kontuan eskatuko dizkiola jakinarazi du, Europako Batasuneko arauek ez baitute onartzen hauteskundeak herrialde guztietan egin aurretik emaitzak jakinaraztea.

Gaur Txekiar Errepublikan eta Irlandan dute boza emateko eguna. Euskal Herrian, igandean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.