EUROPAKO PARLAMENTUA

Eskuin muturrak ez du talderik izango Europako Parlamentuan

Fronte Nazionalak eta PVV Herbeheretako alderdiak ez dituzte taldea osatzeko adina alderdi batu.

Marine Le Pen eta Geert Wilders. JULIEN WARNAND / EFE
2014ko ekainaren 24a
09:25
Entzun

Geert Wilders PVVko buruak eman ditu azalpenak: "Zoritxarrez, ez da posible izan ekainaren 24ko epea baino lehen Europako Legebiltzarrean beste sei alderdirekin taldea osatzea". Nolanahi ere, ziur agertu da datozen hilabeteetan nahikoa babes lortuko dituela. Ordura arte, PVVk eta Fronte Nazionalak lanean jarraituko dute Italiako Lega Nord, Flandriako Vlaams Belang eta Austriako Askatasunaren Alderdiarekin.

Talderik ez osatuta, ez inskribatuen artean izango dira FN eta PVV. Hori horrela, diru gutxiago jasoko dute, eta batzorde nahiz osoko bilkuretan denbora gutxiago izango dute hitz egiteko.

Wildersek esan du nahiago lukeela talde bat izan, "baina ez edonola". Taldea osatzeko, beharrezkoak dira, gutxienez, Europako Batasuneko zazpi estatu ezberdinetako 25 parlamentari batzea. FNk 38 legebiltzarkide lortu ditu, baina bost herrialdetakoak soilik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.