Austria

Eskuin muturrak irabazi du Austriako presidentetzarako bozen lehen itzulia

Botoen %36 bereganatu ditu FPO alderdiko hautagai Norbert Hoferrek. Maiatzean egingo dute bigarren itzulia. 

Austriako Askatasunaren Alderdiko kideak garaipena ospatzen. FILIP SINGER / EFE
2016ko apirilaren 24a
08:04
Entzun

Azken urteetan eskuin muturra indartuz doa Europako Batasuneko estatuetan. Krisiak batetik eta errefuxiatuen auziak bestetik haien gorakada ahalbidetu du. Horren froga, Austriako presidentetzarako bozak. Izan ere, eskuin muturreko hautagai Norbert Hoferrek irabazi du lehen itzulia botoen %36 bereganatuta. 

Bigarren tokian geratu da berdeen babesa duen Alexander van der Bellen, botoen %19,7rekin eta  Irmgard Griss independentea hirugarren, botoen %18,8rekin. 

Dena den, Hoferrek bigarren itzuliari egin beharko dio aurre, presidentetza eskuratuko badu. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.