Geraldo Alckmin
Eskuin tradizionala ordezkatzen
Bigarrenez jarraian saiatuko da Planaltoko giltza eskuratzen Geraldo Alckmin (Pindamonhangaba, 1952). 2006an, Luiz Inacio da Silva Lula-ren aurka galdu zuen aurrez aurrekoa. 19 urterekin hasi zuen ibilbide politikoa, bere udalerrian. Orduz geroztik, kargu garrantzitsuak izan ditu, eta PSDB Brasilgo Sozial Demokraziaren ALderdiaren sortzaileetako bat izan zen. PT Langileen Alderdiaren etsai amorratuena izan da PSDB orain arte. Eskuinaren betiko errezetak defendatzen ditu Alckminek: pribatizazioak, gastu publikoa murriztu...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu