Txileko presidentetzarako bozak egin zituzten atzo eta inkestek aurreikusi bezala, Sebastian Piñera eskuindarra izan da garaile lehen itzulian %44,03ko babesarekin, bozen %98,32 zenbatu direnean. Hala ere, ez du gehiengo osoa eskuratzea lortu eta beraz, bigarren itzulia egingo dute urtarrilaren 17an eta han erabakiko da nor izango den datozen lau urtetan Txileko presidentea.
Bigarren itzuli horretan, Piñerak Eduardo Frei Txileko presidente ohiaren (1999-2004) aurka lehiatu beharko du. Frei demokristau eta sozialisten arteko koalizioko burua da eta lehen itzulian %29,62ko babesa jaso du. 1990an Augusto Pinocheten diktadura amaitu zenetik, lehen aldia da demokristau eta sozialisten arteko koalizioak bozen lehen itzulia irabazten ez duena.
2006tik Michelle Bachelet da herrialdeko presidentea.
munDUA
Eskuina atera da garaile Txileko bozen lehen itzulian, baina bigarrenean erabakiko dira
Sebastian Piñera hautagai eskuindarrak %44,03ko babesa eskuratu du, bozen %98,32 zenbatu direnean. Eduardo Frei demokristau eta sozialisten arteko koalizioako buruak, aldiz, %29,62koa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu