Txile

Eskuina nagusitu da presidentetzarako bozetako lehen izulian

Sebastian Piñerak hamahiru puntuko aldea atera dio Gehiengo Berria alderdiko hautagai Alejandro Guillierri. Txileko Parlamenturako bozetan ere atzera egin du ezkerrak.

Sebastian Piñera Txileko presidente ohiak irabazi du bozetako lehen itzulia. ELVIS GONZALEZ, EFE
arantxa elizegi egilegor
2017ko azaroaren 20a
17:56
Entzun

Presidentetzarako hautagaietako bakar batek ere botoen %50eko langa gainditu ez duenez, bigarren itzulian lehiatuko dira lehen bi hautagai bozkatuenak, alegia, Sebastian Piñera eta Alejandro Guillier, botoen %36,64 eskuratuta lehena eta %22,70ekin bigarrena. Presidentetzarako txartelik gabe geratu da, aldiz, Fronte Zabala mugimenduko hautagai Beatriz Sanchez.

Inkestek iragarritakoa baino gutxiagorekin konformatu behar izan zuten, hala ere, Piñeraren bozkatzaileek. Izan ere, zenbait iragarpenek aurreratu zuten itzuli bakarrarekin nahikoa izango zela eskuineko hautagaiarentzat.

Estatuko buruzagitzarako lehian ez ezik, Parlamentuan ere nabarmen gora egin du eskuinaren presentziak, Michelle Bachelet presidentearen aldeko zentro-ezkerreko koalizioaren kaltetan. 155 kideko parlamentu berrian Txilea Aurrera eskuineko koalizioarenak izango dira diputatuetatik %46 —%35,8 dituzte egun—.

Bestalde, eta aurten lehen aldiz, d'Hondt legea sartu da indarrean Txilen, eta beraz, proportzionaltasunean oinarrituko dira eserlekuak banatzerako garaian, alderdi txikien mesedetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.