TSUTOMU YAMAGUCHI
Eskuineko politikari klasikoa
Phillippe Seguin Frantziako Kontu Auzitegiko presidentea atzo hil zen, bihotzekoak jota, 66 urte zituenean. Seguin gaullista zen, kontserbadorea eta eskuineko politikari klasikoa. Jacques Chiracen eta François Mitterranden garaian ministro izan zen; Gizarte eta Lan ministroa. Batzar Nazionaleko presidente ere izan zen 1993. eta 1997. urteen artean. UMP Herritarren Batasunerako Mugimenduak gizon «zuzena» zela adierazi du; «besteen zerbitzura aritu zena». Maastrichteko Itunaren kontra egin zuen Seguinek 1992. urtean, bere alderdiak hura babesten bazuen ere.KRISTINA BERASAIN
TSUTOMU YAMAGUCHI
TSUTOMU YAMAGUCHI
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu