Mexiko

Eskuineko zein ezkerreko hautagaiak aldarrikatu dute irabazle direla Mexikoko hauteskundeetan

Mexikoko presidente izateko bi hautagai nagusien arteko leiha, PAN eskuindarreko Felipe Calderonen eta zentro-ezkerreko PRDren hautagai Manuel Andres Lopez Obradoren artekoa, oso estua gertatu da. Behin-behineko lehen zenbaketan oinarrituta biek aldarrikatu dute garaipena. Hauteskundeetarako Institutu Federalak, berriz, asteazkena arte irabazle nor den jakitea ezinezkoa dela ohartarazi du.

2006ko uztailaren 3a
18:23
Entzun
Hauteskundeetarako Institutuaren arabera, Calderon kontserbadoreak —egungo presidente Foxen oinordekoak— abantaila txiki bat izango luke Lopez Obrador ezkertiarrarekiko. Hala ere, Lopez Obrador izan da garaipena aldarrikatu zuen lehendabizikoa: aurkariak baino 50.000 boto gehiago eskuratu dituela iragarri du. Ondoren, Caldorenek egin du iragarpen bertsua.

Horrenbestez, asteazkena arte ez da emaitza ofizialik izango.

Aberastasunaren banaketa justuagoan oinarritu da Lopez Obradoren kanpaina. Calderonena, berriz, enplegua sortzeko asmoetan eta atzerriko inbertsioak areagotzeko promesetan.

Atzoko bozketa eguna istilutsua gertatu zen zenbait lekutan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.