Vienan eginiko bileran erabaki dute beste hamabi hilabetez luzatzea misioa Ukrainan. Horrez gain, hitzartu dute "beharra balego eta egoeraren arabera", behatzaile kopurua ugaritzea, egun diren 500etik 1000ra.
Otsailaren 12an adostu zuten su-etena Ukraina ekialdean, krisia bideratzeko. Hamahiru puntuko akordio bat izenpetu zuten Ukraina, Errusia, Alemania eta Frantziako agintariek Minskeko goi bileran, eta ESLAren esku utzi zituzten hainbat zeregin.
Su-etena eta armamentu astunaren erretiratzea errespetatzen den, eta atzerriko indar armatu guztiak eta mertzenarioak Ukrainako lurraldetik erretiratzen eta armagabetzen diren behatzea da ESLAren lana. Horrez gain, tokiko hauteskundeak egitea ere hitzartu zuten, eta egiten direnean, horiek ere ESLAk ikuskatzea adostu uzten.
Behatzaile lanak egiteko zailtasunak salatu ditu ESLAk, ohartaraziz menia urratu dela salatu duten hainbat eremutan ez dietela sartzen utzi.