ESPAINIA. Berrehun atxilotu inguru martxoaren 11ko erasoetatik bi urtera

AGENTZIAK - MADRIL
2006ko martxoaren 11
00:00
Entzun
Bi urte bete dira gaur Madrilgo hiru tren geltokitan Atocha, Santa Eugenia eta El Pozo lehergailuak zartarazi eta 173 pertsona hil zituztenetik. Denbora horretan 116 pertsona auzipetu dituzte erasoekin lotuta. Atxilotuak, ordea, berrehun inguru dira. Bestalde, Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna ospatu zuten atzo Bruselan. Ekitaldietan, besteak beste, martxoaren 11ko biktimak gogoratu zituzten.

Atentatuen ostean gizarteak izan zuen jarrera ona izan zela nabarmendu zuten atzo komunitate musulmanen ordezkariek. Erakunde Erlijioso Islamikoen Espainiako Federazioaren arabera, musulmanak ere atentatuen biktima izan ziren. Horiek horrela, ekintzaileek ez zituztela musulmanak ordezkatzen nabarmendu zuten.



Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.