Espainian Europako Konstituzioaren inguruan hilaren 20an egingo den bozketan baietzak «erraz» irabaziko duela adierazi zuen atzo Frantziako presidente Jacques Chirackek: «Espainia eredu izango da gainontzeko herrialdeentzat eta eraikuntzan aurrera egiteko bidea erakutsiko digu».
Espainiako presidente Jose Luis Rodriguez Zapatero itunaren aldeko boza emateko egiten ari den kanpainan parte hartu zuen atzo Chirackek. Bartzelonan (Herrialde Katalanak) egin zuten kanpaina ekitaldia. Alemaniako kantziller Gerhard Schroeder eta Italiako lehen ministro Silvio Berlusconi ekitaldira joatekoak ziren baina gaixorik jarri gripea dute eta ez ziren joan. Bi mandatariek mezu bana bidali zuten ekitaldian irakurtzeko. Europa Espainiara begira ari dela helarazi zuen Schroederrek: «Parte hartzea handia izango dela ziur naiz». Zapaterok itunari «ekarpen erabakigarria» egin diola gaineratu zuen. Berlusconik, berriz, Espainiak «ardura handia» duela iritzi zion: «Konstituzioak munduan pisu gehiago izateko baliabideak, aukerak hartzeko ahalmen gehiago eta nazioartean ahotsa izateko aukera emango digu».
Bartzelonan protestak
Bartzelonako kaleetara dozenaka pertsona atera ziren atzo itunaren kontrako protesta egitera.Herrialdeko Katalanen Europako Konstituzioaren kontrako Kanpainak deitu zuen manifestazioa. Giza eskubideen eta herrien Europa nahi dutela aldarrikatu zuten.
Gaurko manifestazioa deitu dute Bartzelonan. ERC Esquerra Republicana de Catalunya etaICV Iniciativa per Catalunya alderdiek bat egin duten gaurko deialdiarekin.Kataluniako Hauteskunde Batzordeak, ordea, ez du manifestazioa baimendu.
EUROPAKO BATASUNA
Espainia eredu izango dela dio Chiracek
Europako Konstituzioaren aldeko kanpaina egin du Bartzelonan; Berlusconi eta Schroeder gaixorik daude eta ez dira joan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu