KRISI DIPLOMATIKOA

Espainia, Frantzia, Italia eta Portugaleko enbaxadoreak deitu ditu Boliviak, azalpen eske

Iragan astean Evo Moralesen hegazkinarekin gertatutakoa argitu nahi du gobernuak.

2013ko uztailaren 8a
18:17
Entzun

Evo Morales Boliviako presidentearen hegazkinarekin iragan astean gertatutakoa argitzeko Espainia, Frantzia, Italia eta Portugaleko enbaxadoreei dei egin die gobernuak. Moskutik La Pazera zihoan Morales, eta aurrez hitzartuta zituen zenbait geldialdi tekniko, baina azken momentuan eta hegaldi betean, euren airegunea zeharkatzea eragotzi zieten herrialde horiek. Edward Snowden AEBetako zerbitzu sekretuetako langile ohia Moralesen hegazkinean zihoalakoan galarazi zioten aurrez adostutako lur hartze horiek egitea, eta Moralesek Latinoamerikaren aurkako erasotzat hartu zuen gertaera hura. Vienan (Austria) egin behar izan zuen Moralesen hegazkinak larrialdizko lur hartzea, eta 13 orduz egon zen bertan. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.