"Eskozia legezko prozedura baten bitartez independizatuko balitz, Europako Batasunean sartzea eskatuko luke. Prozesu hori benetan legezkoa izan bada, eskaera hori aintzat har liteke. Bestela, ez", dio Garcia-Margallok Financial Times-en argitaratutako artikuluan.
Eskozian esku ez hartzea zin egiten du Espainiak du izenburu artikuluak. Garcia-Margallok argudiatu du beste herrialde batzuen barne aferetan ez duela Espainiak esku hartzen. "Erresuma Batuak baimentzen badu Eskozia independente izatea, guk ez dugu horren inguruan esateko ezer", zehaztu du.
Garbi utzi nahi izan du, halaber, bere iritziz independizatzen den unean Europako Batasunetik kanpo geratuko dela Eskozia, eta horren ondoren berriro sartzea eskatu beharko duela. Kataluniaren auzia bestelakoa dela ere esan du, eta iragarri du independentzia alde bakarretik aldarrikatzen duenak ez duela nazioartearen onespenik jasoko.