Kataluniako Parlamentuak bazuen susmoa, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak gaur bertan emango ote zuen iazko urtarrilaren 23an onartu zuten burujabetza adierazpenaren kontrako ebazpena. Eta goizean Auzitegi Konstituzionaleko presidente Francisco Perez de los Cobos eta beste bi magistraturen errekusazioa eskatu du, ez direla "inpartzialak" argudiatuta.
Eskaera hori aintzat hartu gabe, Katalunia "subjektu politiko eta juridiko burujabe" izendatu zuen adierazpena, Kataluniako Parlamentuak gehiango handiz onartua, baliogabetu egin du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak.