KataLUNIA

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ez du onartu Estatutuari buruzko ebazpena

Sei epailek aurkako botoa eman dute, eta lauk aldekoa. Gibelera botatako testuak hamabortz artikulu baliogabetzen zituen, baina "nazio" kontzeptua onartu.

2010eko apirilaren 16a
16:00
Entzun
Kataluniako Estatutuaren auziak bere horretan segituko du oraingoz. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak gaur bozkatu du hari buruzko bortzgarren ebazpena, baina gainerakoetan bezala, auzitegia osatzen duten hamar epaileek ez dute lortu akordiorik: seik aurka bozkatu dute, eta lauk alde. Aurkeztutako ebazpenak, zehazki, Estatutuaren hamabortz artikulu baliogabetzen zituen, baina "nazio" kontzeptua onartzen zuen. Hortaz, auzia ebazpen berri baten zain geldituko da.

Gaur bozkatutako testua Elisa Perez epaileak aurkeztutakoa da. Estatuari baliogabetzea proposatutako artikuluen artean Kataluniako botere judizialari eta sindic de greuges-ari -arartekoari- buruzkoak zeuden. Bertzalde, "nazio" kontzeptua onartzen zuen, Estatutuaren hitzaurrean agertzeak ez duelako"interpretazio juridikorik". Halaber, zalantzan paratzen zuen bertze hogei artikuluk Espainiako konstituzioarekin duten bateragarritasuna.

Kataluniako Estatutua 2006an onartu zuten Espainiako Gorteek, eta urte bereko ekainaren 18an kataluniarren gehiengoak baiezkoa eman zion erreferendum bidez. 2006ko uztailaren 31n, PPk Estatutuaren aurkako helegitea paratu zuen Espainiako Auzitegi Konstituzionalean, eta horrek oraindik ez du adostu buruzko ebazpenik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.