Espainiako Barne Ministerioak bere gain hartu du mossoen zuzendaritza

Goizaldean argitaratu dute Traperoren kargugabetzea aldizkari ofizialean.

Josep Lluis Trapero, mossoen burua. VICTOR LERENA, EFE
arantxa elizegi egilegor
2017ko urriaren 28a
10:56
Entzun

Espainiako Konstituzioko 155. artikulua baliatuta, atzo iluntzean agindu zuen Barne ministroak mossoen burua kargugabetzeko. Aurrerantzean, ministroak Ferran Lopez izendatu du mossoen buru. Josep Lluis Traperoren bigarrena izan da orain arte Lopez. Traperok berak haren ordezkoarenganako "konfidantza eta leialtasuna" eskatu die mossoei gutun batean, eta baita aitortu ere batzuetan eskuta zaien ahalegina ez dela "behar bezala ordaindua" izan.

Mossoek lasaitasunerako deia egin dute Twitterreko bere kontuaren bidez, eta adierazi dute aurrerantzean ere "herritarren segurtasuna" izango dutela lehentasun.

Traperoren kargugabetzea ez zuten atzo aipatu 155.aren barruan hartuko zituzten neurrien artean. Bai, aldiz, beste batzuk. Besteak beste, Cesar Puig Barne sailburuarena eta mossoen zuzendari Pere Solerrema.

Traperoren aurkako ekinaldiak, baina, ez dira berriak. Auzitegi Nazionalak deklaratzera deitu zuen mossoen burua, irailaren 20an eta 21ean Katalunian egindako protestetan segurtasun indarrek izandako jarrera dela eta. Egun horietan Generalitateko hainbat goi kargudun atxilotu zituen Espainiako Poliziak, Anubis operazioan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.