ESPAINIAKO GOBERNU ERAKETA

Espainiako erregeak beste bilera sorta bat egingo du alderdiekin

Apirilaren 25ean eta 26an egingo ditu batzarrak indar politikoetako ordezkariekin. Maiatzaren 2an amaituko da gobernuburua aukeratzeko epea.

Felipe Borboikoa eta Patxi Lopez, martxoan eginiko bileran. PACO CAMPOS / EFE
2016ko apirilaren 12a
13:07
Entzun

Espainiako gobernuburu izateko hautagairik proposa dezakeen ikusi edo hauteskundeetara deitu. Bi ondorio horietako batera iristeko batzartuko da Felipe Borboikoa Espainiako estatuburua indar politikoekin.

Errege Etxeak zabaldu duenez, Patxi Lopez Espainiako Kongresuko presidenteak hilaren 21ean jakinaraziko dio Felipe VI.ari indar politikoek zein ordezkari bidaliko dituzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.