Kataluniako prozesu subiranista

Espainiako Fiskaltzak Forcadellen kontrako kereila abian jarri du

Auzitegi Konstituzionalak aurreko astean egindako eskaera onartu du fiskal nagusiak; Kataluniako Parlamentuko presidentearen kontrako zigor prozedura abiatuko dute.

Jose Manuel Garcia Margallo Kanpo Gaietarako Espainiako jarduneko ministroa eta Carme Forcadell, joan den ostegunean, Bartzelonan. QUIQUE GARCIA / EFE
Berria.info
2016ko urriaren 17a
10:27
Entzun

Kataluniako "deskonexio prozesua" abian jartzeak ondorio larriak izan ditzake Carme Forcadellentzat. Kataluniako Parlamentuko presidentearen kontrako kereila eskaera aurrera doa; Espainiako Fiskaltzak Kataluniakoari eskatu dio haren kontra kereila jartzeko. Auzitegi Konstituzionalak iragan urriaren 6an erabaki zuen, aho batez, zigor prozedura abian jartzeko eskaera, ustezko desobedientzia eta prebarikazioagatik. Fiskaltzaren eskuetan utzi zuen salaketarekin aurrera egiteko erabakia, zehaztu gabe erantzukizun penala ote dagoen. Auzitegi Konstituzionalak berak hartutako ebazpenak aintzat ez hartzea egotzi diote Forcadelli. Parlamentuko presidenteak, baina, bere burua defendatu du behin eta berriz, eta esan berriz ere egingo lukeela egindakoa: "Araudia zorrotz bete nuen". 

Espainiako Gobernuak uztailean eskatu zuen prozesura penala abian jartzeko. Carme Forcadelli leporatzen diote prozesu eratzaileari buruz ikerketa batzordeak egindako txostena eguneko gai zerrendan sartu eta bozkatu izana.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.