KATALUNIAKO PROZESU SUBIRANISTA

Espainiako Gobernuak Konstituzionalera eraman du Kataluniako erreferendum ebazpena

Carme Forcadellen aurka zigor bidetik jo behar duen aztertzeko eskatu dio fiskalari.

Soraya Saenz de Santamaria, Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseilu osteko agerraldian. JAVIER LIZON / EFE
2016ko urriaren 14a
15:43
Entzun

Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseilu osteko agerraldian eman du erabakiaren berri Soraya Saenz de Santamariak: gobernuak adostu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalean exekuzio-intzidente bat aurkeztea Kataluniako Parlamentuak independentzia erreferendum bat egiteko onartutako ebazpenaren aurka. Ebazpen hori baliogabetzeko eskatuko dio gobernuak auzitegiari.

Gainera, fiskaltzari eskatu dio azter dezala Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidenteak deliturik egin ote duen.

Saenz de Santamariak esan du ebazpena "Kataluniako Parlamentuaren pauso errepikakorra" dela eta horregatik aurkeztuko dutela exekuzio-intzidentean. Gobernuaren arabera, datorren urteko irailerako erreferendum bat antolatzera deitzen duten ebazpenak "zehazki urratzen dute Auzitegi Konstituzionalaren ebazpena". Izan ere, auzitegi horrek baliorik gabe utzi zituen Kataluniako Parlamentuko Prozesu Eratzailearen Batzordeak onartutako ondorioak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.