Kataluniako erreferenduma

Espainiako Gobernuaren jarrera "demokraziaren aurkakoa" dela salatu du Bakearen Nobel saridun batek

Let Catalans Vote ekimenari babesa agertu diotenetako bat da Jody Williams Bakearen Nobel sariduna.

jarraia145478.jpg
2017ko irailaren 23a
15:51
Entzun

Kataluniako erreferendumari babesa emateko sortu zuten Let Catalans Vote ekimena, eta gero eta gehiago dira hari babesa eman diotenak. Raul Romeva Atzerri gaietarako kontseilariak azken orduetan zabaldu duenez, Jody Williams, giza eskubideen aldeko ekintzaile estatubatuarra eta Bakearen Nobel sariduna, da horietako bat. Espainiako Gobernuari "demokraziaren aurka" egotea egotzi dio hark eta ohartarazi haren ekintzek "kontrako eragina" dutela.

Williams ez da, hala ere, erreferenduma babestu duen bakarra. Harekin bat egin du, baita ere, Susan George filosofo frantziarrak. Hark dio independentziaren inguruko galdeketa batean berak ezezkoa bozkatuko lukeela, baina zehazten du katalanek beren iritzia adierazteko eskubidea dutela, eta erreferenduma dela horretarako modurik "demokratiko, eraginkor eta barneratzaileena".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.