Alderdi Popularrak eta Azuitegi Konstituzionala elkar hartuta daudela salatu du Generalitateko presidente Carles Puigdemontek Facebook-eko bere kontuan argitaratutako mezu baten bidez. Bertan zehazten ditu azken hilabeteetan Kataluniako Gobernuaren aurka hartutako erabakiak, eta ohartarazten du auziak ez duela zerikusirik eskumenekin, ideiekin baizik. "Helburu bakarra dute Katalunia gobernatzea".
Bide beretik, ohartarazi du errepublika "bi egunetan" eraiki ezin den moduan, ezin izango dutela hura suntsitu "borrekin eta barroteekin", "gure barruan bizi den ideia bat delako, gere ondorengoei guk ezaguu duguna baino lur hobea uztearena".