PPko diputatuek Zapateroren hautagaitzaren kontra bozkatu dute, eta CIU, EAJ, EA zein Nafarroa Baiko ordezkariak abstenitu egin dira.
Francisco Francoren diktadura amaitu eta erregimen berria ezarri zenetik, Espainian izan den bostgarren lehendakaria da Rodriguez Zapatero. Lehendabizikoa UCDko Alfonso Suarez izan zen, eta alderdi bereko Leopoldo Calvo Soltelok hartu zuen haren lekukoa. PSOEko Felipe Gonzalez izan zen hurrengo presidentea —1982tik 1996ra iraun zuen gobernuan—, eta PPko Jose Maria Aznar izan da Espaniako lehendakari 1996tik gaur arte.
Espainia / Inbestidura saioa
Espainiako Gobernuko presidente hautatu dute Jose Luis Rodriguez Zapatero
Jose Luis Rodriguez Zapatero PSOEko idazkari nagusi eta Espainiako presidente izateko hautagaiak erraz lortu du lehendakari izendatzeko behar zuen gehiengoa: 176 diputaturen bozak behar zuen, eta, azkenean, 183renak eskuratu ditu. Izan ere, PSOEren 164 diputatuek ez ezik, ERCko zortzi diputatuek, IUko bostek, CC Coalicion Canariako hirurek, BNGko biek eta CHAren bakarrak botoa eman diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu