Espainiako Armadako iturriek jakinarazi dutenez, 02:20 aldera gertatu da leherketa, Extremadura fragataren propultsio sistemako bapore hodietako bat zartatzean. Armadaburuek istripuaren nondik norakoen ikerketa abiatzeko agindu due.
Extremadura fragata Ferrolgo (Galizia) guduontzitegian zegoen amarratuta, eta epe laburrean itsasoratzekoa zen.
Perez Castrillon kaboa Bilbokoa zen, 28 urte zituen, eta 1997an egin zen Espainiako Armadako kide. Noval Gomez marinela, berriz, A Coruñako (Galizia) zen, 20 urte zituen, eta 2003an egin zen Espainiako Armadako kide.
Espainia
Espainiako Itsas Armadako kabo bat hil da, Bilbokoa, ontziko bapore hodietako bat lehertzean
Espainiako Itsas Armadako 'Extremadura' ontziko bapore hodietako bat lehertu da bart goizaldean, eta ondorioz, eskifaiako bi kide hil dira: Francisco Jesus Perez Castrillon kaboa eta E. Noval Gomez marinela. Perez Castrillon kaboa Bilbokoa zen. Galizian, Ferrolen, gertatu da ezbeharra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu