katalunia

Espainiako Kongresua, Kataluniak erreferenduma deitzearen aurka

PP, PSOE eta UPDk bozkatu dute eskumena igortzearen kontra. Alde, ERC, CiU, EAJ, Amaiur, BNG eta Izquierda Pluralek.

2012ko urriaren 9a
21:43
Entzun

PP, PSOE eta UPDren botoekin (276), Espainiako Kongresuak Kataluniako Generalitatek autodeterminazio erreferenduma deitzeko eskumena izatearen aurka bozkatu du gaur arratsaldean. ERCk aurkeztu du galdeketaren aldeko legez besteko proposamena; eskumena urte erdi baten buruan igortzeko eskatu du ERCk.

Proposamenak aldeko 42 boto jaso ditu: ERCrenak ez ezik, CiU, EAJ, Amaiur, BNG eta Izquierda Pluralenak.

Abstentziorik ez da izan.

Duela bi aste Kataluniako Parlamentuak, gehiengo handiz, Generalitateari datorren legealdian autodeterminazio galdeketa deitzeko eskatu zion. Azaroaren 25ean izango da hauteskundeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.