Kataluniaren subiranotasunari buruzko eztabaida itxi zuten atzo Bartzelonan. Eta gauza bera gertatu zen herenegun Madrilen; oso bestelako emaitzekin, ordea. Espainiako Kongresuak ezetza eman zion herenegun ERC Esquerra Republicanak aurkeztutako legez besteko proposamen subiranista bati. ERCren testuak Kataluniaren 1714a arteko independentzia onartzeko eskatzen zuen, urte hartan katalanek subiranotasuna galdu zutela erantsiz, «Gaztelako eta Frantziako tropen inbasio bidegabe baten ondorioz».
Inbasio hark lurralde, lege, politika eta ekonomia alorretan izan zituen ondorioak aztertzeko eta egoera lehengoratzeko alde biko talde bat osatzea ere proposatu zuen ERCk. Espainiako Estatua eta Kataluniako Gobernua lirateke alde biak.
ERCko diputatuak ez ziren bakarrik geratu bozketan. CiUkoek eta EAJkoek ere proposamenaren aldeko boza eman zuten.Ezker Anitzakoak, berriz, puntu bakarraren alde agertu ziren. PP, PSOE eta UPDko ordezkarien kontrako bozekin bota zuten atzera testua.
Espainiako Kongresuaren ezetza subiranotasunari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu