Urriaren 5ean hitzegingo du Jose Maria Aznar Espainiako presidente ohiak, Espainiako Kongresuko ikerketa batzordean.
Aznarrez gain, 11-Mko biktimen ordezkariak eta poliziako agintariek egingo dituzte agerpenak, besteak beste.
Espainia
Espainiako Kongresuko M-11ko atentatuen ikerketa batzordean agerraldia egingo du Aznarrek
Espainiako Kongresuko M-11ko ikerketa batzordean agerraldi berriak egitea erabaki dute gaur. 14 laguni jarri diete agerraldia egiteko ordua, haien artean Espainiako Gobernuko Presidente ohi Jose Maria Aznarri. CiU, ERC, EAJ, IU eta Talde Mistoak eskatu dute Aznarren agerraldia, eta baietza aho batez erabaki dute batzordeko ordezkariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu