munDUA

Espainiako Konstituzioa aldatzea proposatuko du PSCk hauteskunde kanpainan

"Espainia federalaren alde" egingo du Kataluniako udazkeneko bozetan.

2010eko uztailaren 17a
19:51
Entzun
PSCk Espainiako Konstituzioa aldatzea proposatuko du Kataluniako Legebiltzarreko hauteskundeetako programan, nahiz eta oraindik ez duen zehaztasunik agertu. Oraingoz, "inoiz aldaketa egitearen beharra" baino ez du aipatu, baina aurreratu du "Espainia federalaren alde" egingo duela PSCk. Udazkenean izango dira Kataluniako bozak. Azkeneko bi legealdietan PSCkoa da Generalitateko presidentea -Pasqual Maragall eta Jose Montilla-, bietan ERCrekin eta ICVrekin akordioa lortuta.

Carles Rivera PSCko kanpaina arduradunak esan du alderdiaren hiri eta herrietako batzordeek 1.300 emendakin aurkeztu dizkiotela zuzendaritzaren lehen txostenari. 500 lagun inguruk egin dute aurreneko txosten hori: zuzendaritzako kideek, militanteek, unibertsitate irakasleek, arlokako adituek... Urte eta erdi aritu dira horretan.

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak onartu egin du Kataluniako Estatutua, baina murrizketa garrantzizkoak egin dizkio. "Epaiak ez du gure eztabaidaren ardatza aldatu, baina harrezkero emendakin batzuk egin dira". Konstituzionalak lehengo astean zioenez, "Katalunia Espainiaren zati bat baino ez da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.