mundUA

Espainiako Poliziak 140 kilo lehergai atzeman dizkio gazte bati Balear uharteetan

Palma Mallorcako unibertsitatean atentatu bat egiteko asmoa zuela esan dute.

2012ko urriaren 4a
14:08
Entzun

Espainiako Poliziak ustez 140 kilo lehergai zituzten 21 urteko mutil bat atxilotu du Balear uharteetan (Herrialde Katalanak). Palma Mallorcan atzeman du eta, Poliziaren arabera, lehergai haiekin denekin hango unibertsitatean atentatua egiteko asmoa zuen.

"Gizarteari eta bereziki unibertsitariei gorrotoa dien gazte bat da", Poliziak esan duenez.

Atzo atzeman zuen, 10:30ak aldera, 140 kiloak jaso berri zituela. Internet bidez eskuratu zituen lehergaiak, polizia iturrien esanetan. Lehergailuak egiteko beste tresna batzuk ere erosiak zituen, eta badaki bonbak egiten.

Poliziak duela bost hilabete ekin zion ikerketari, Columbine-ko (AEB) unibertsitatean 1999an izandako sarraskiari buruzko iruzkinak aurkitu zituenean Interneten. Bi gaztek hamabi ikasle hil zituzten orduan, eta orain atxilotutako mutilak AEBetako erasoaren egileekiko sinpatia agertzen zuen.






 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.