Katalunia

Espainiako Poliziak Generalitateko Ekonomia Kontseilaritza eta Mediapro miatu ditu

Urriaren 1eko erreferendumaren errolda eta azpiegitura teknikoaren kontrako operazioa egin du, Bartzelonako 13. Instrukzio Epaitegiaren aginduz. Informazio Teknologia Zentroa ere miatu du poliziak eta bi lagun atxilotu ditu.

Urriaren 1eko erreferendumerako boto paperak, Bartzelonako bozkaleku batean. DANI CODINA, EFE
2018ko ekainaren 12a
11:57
Entzun

Espainiako Polizia Generalitateko Ekonomia Kontseilaritzaren egoitzan sartu da gaur goizean. Urriaren 1eko erreferenduma egiteko erabili ziren erroldarekin eta azpiegitura teknikoarekin lotutako informazioaren bila aritu da. Errerendumaren antolaketa ikertzen ari den Bartzelonako 13. Instrukzio Epaitegiak agindu du operazioa.

Kataluniako Gobernuak eta Mediaprok adierazi dutenez, kaleko jantzita agertu da polizia egoitzetan, era diskretuan. Ekonomia kontseilari Pere Aragones egoitzan ez zela sartu da polizia egoitzan. Aragones kontseilu exekutiboaren bileran zegoen, Generaliatatearen jauregian. Kontseileritzak azaldu du poliziak Dani Gimeo Presidenteordetzaren kabinete teknikoko buruaren ordenagailua miatu duela.

Generalitatearen eraikinaz gain, Mediapro komunikazio taldearen egoitza eta Informazio Teknologien Zentroa ere miatu du. Mediapro taldeko sortzaile Jaume Roures urriaren 1eko erreferendumaren bultzaileen artean zegoela adierazi zuen Guardia Zibilak bere txostenetako batean.

Rouresek ziurtatu du poliziak ez zuela bilatzen zuen ezer aurkitu. "Nik uste dut intimidazioa giroa sortu nahi dela. Galdetu nahi badute, galdetu dezatela, eta behar den tokira joango gara. Ez da zertan publiko egin behar. Azkenean, bilatzen duten bakarra kaltea eragitea da, eta hemen haurrak jaten ditugula eta amonak jotzen ditugula pentsaraztea".

CTTI Informazio Teknologia Zentroaren egoitzan, berriz, bi lagun atxilotu ditu poliziak: zentroko kudeatzailea eta Idescat Kataluniako Estatistika Institutuko zuzendaria.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.