Ustelkeria Espainian

Esperanza Aguirrek Madrilgo PPren presidentetza utzi du

Ustelkeria kasuekin zerikusirik ez duela berretsi arren, "ardura politikoa" argudiatu eta kargua utzi du.

2016ko otsailaren 14a
07:47
Entzun

"Ez daukat inolako ardura zuzuenik egunotan ateratzen ari diren informazioekin, baina ardura politikoa badaukat", esan du Esperanza Aguirrek. Horregatik, Punica operazioa-ren ostean PPren egoitza miatu duten aste berean, Madrilgo PPren presidentzia utzi du.

Genovan prentsaurrekoa eman du, aurretik iragarri gabe, eta kargua utzi du, jendeak "keinuak" nahi dituela argudiatuta. Hala ere, bereari eutsi dio, eta behin eta berriz esan du berak ez duela inolako zerikusirik ustelkeria kasuekin.

Madrilgo PPrekin lotuta eta Punica operazioaren barruan aste honetan publiko egindako informazioak larriak direla esan du Aguirrek. Bera inondik ere ezingo dutela inputatu esan du, garbi dagoela, baina "ardura politikoa" baduela. 

Aguirrek erabakiaren berri eman dio Rajoyri, komunikabideei iragarri aurretik, eta honek onartu egin dio dimisioa, "ulertzen zaitut", esan dio.

Alderdiaren legez kanpoko finantzaketa aztertzen ari dira Punica auzian, eta espetxean dago Francisco Granados. Grabados Madrileko PPren idazkari nagusia izan zen, Aguirrek berak izendatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.