mundua

Esperanza Aguirreren hitzak, bere nortasunaren adierazle

Madrilgo presidente kargua utziko du PPko buruak. Bere ateraldiak hor geratuko dira, bere izaeraren erakusle.

2012ko irailaren 18a
14:21
Entzun

- "Estatu bateko buruari, ereserki bati edo bandera bati irainak egitea delitua da. Jarraitzaileen txistuak baleude, [Espainiako Kopako Athletic-Bartzelona] finala partida bertan behera utzi beharko litzateke eta, gero, beste toki batean jokatu ateak itxita".

- (Josu Uribetxebarriaz) "Askok duten gaixotasuna da minbizia. Adibidez, nik".

- "Berlingo harresia bezala eroriko dira sindikatuak" (langileen nazioarteko egun baten bezperan esana).

- "Franco nahikoa sozialista zen".

- "Telemadrid da gaur egun Espainian dagoen telebista kate plural bakarra".

- "Tontakeria batzuengatik auzipetuta dagoen jendea dago nire [hauteskunde] zerrendan".

- "Presidente gisa irabazten dudanarekin kostatu egiten zait hilaren bukaerara iristea".

- "Sekula ez nuen izan nahi politikako profesionala" (30 urtean izan da politikari profesionala)

-"Arkitektuak hil beharko lirateke. "Badakizu zergatik egon beharko lukeen heriotz zigorra? Gaizki erortzen zaizkit arkitektuak, euren krimenak hil ondoren ere izaten direlako".

[YouTube]http://youtu.be/TfcSc9-cQ0s[/YouTube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.