Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeen bigarren itzulia egiten ari dira gaur. Ez zen parte hartze handirik espero, eta halaxe baieztatu dute datuek. 2012ko bozetan izan zen orain arteko parte hartze txikiena, eta gaur, orduan baino kasik 10 puntu gutxiagokoa izan da 17:00etako datua Pirinio Atlantikoetan. Duela lau urteko abstentzioa 46,65%koa izan zen ordu berean.
Aurreikupenen arabera, gainera, erraz gailenduko da Emmanuel Macronen Martxan alderdia. Lehen proiekzioen arabera, Frantziako Asanblean diren 577 diputatuetatik 400 baino gehiago Martxan-ekoak izan litezke.
Ipar Euskal Herrian hiru diputatu aukeratuko dituzte.