Mundua

"Espero gabeko" polonio arrastoak aurkitu dituzte Arafaten hilotzean

Suitzako ikerlarientzat, "neurri handi batean" indartu da buruzagi palestinarra pozoituta hil zutela dioen teoria.

mikel rodriguez
2013ko azaroaren 7a
16:43
Entzun

Yasser Arafat buruzagi palestinar historikoaren hilotzean "espero gabeko" polonio erradiaktibo arrastoak aurkitu ditu Suitzako ikerlari talde batek. Horren ondorioz, Arafat pozoituta hil zutela dioen teoria "neurri handi batean" indartu duela uste dute. Zehazki, %83ko ziurtasuna dutela erran dute ikerlariek. "Arafat ez zegoen eri, eta honek gure galdera guztiei ematen die erantzuna", adierazi du, berriz, buruzagi palestinarraren alargun Suha Arafatek.

Qatarreko Al-Jazira kateak argitaratu du Lausanako Ospitale Unibertsitarioko Erradiofisika Institutuaren ikerketa. Arafaten gerrian, saihetsetan eta gorpuaren gaineko lurrean aurkitu dituzte polonio arrastoak. Haren alargunak 2012an hilketa salatu zuen Nanterreko auzitegi batean (Frantzia), eta Suitzakoaz gain, Frantziako eta Errusiako ikerketa bana daude martxan.

Arafat 35 urtez izan zen PAE Palestina Askatzeko Erakundeko buruzagi. 1994an Bakearen Nobel saria eman zioten Isaac Rabin Israelgo lehen ministroarekin batera. 2001ean, Israelgo armadak Arafat inguratu egin zuen Ramallaheko bere egoitzan (Zisjordania). Hiru urtez egon zen hala, 2004an hil zen arte, 75 urterekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.