ALJERIA
Espetxean dauden bi kazetariren aldeko manifestazioa egin dute
Aljeriako 200 kazetari bildu ziren atzo hiriburuan, Aljerren, adierazpen askatasunaren alde egindako manifestazioan. Bertan Le Matin egunkariko zuzendari Mohamed Benchicu eta Rai El Am egunkariko kazetari Hafnaui Ghul aske jartzea eskatu zuten. Biak espetxean daude arrazoi politikoengatik. Aljeriako Komunikazio ministro Budeyma Haichur kazetariak atxilotzearen kontra agertu zen atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu