Turkia

Espetxeratu egin dituzte 'Cumhuriyet' egunkariko zuzendaria eta zortzi kazetari

Zuzendaritza taldeko lau kide aske utzi dituzte. "Terrorismoa" egotzita atxilotu zituzten guztiak aste hasieran.

Kurduen aurkako atxiloketak salatu zituzten atzo Berlinen. PAUL ZINKEN / EFE
2016ko azaroaren 5a
10:53
Entzun

Komunikabide kurduen aurkako oldarraldiari eusten dio Turkiak. Gaur jakin da epaileak behin-behineko espetxealdia ezarri diela aste hasieran atxilotutako Cumhuriyet egunkariko 16 kideetatik bederatziri, tartean Murat Sabuncu zuzendariari eta Musa Kart marrazkilariari. Haiekin batera atzemandako zuzendaritza taldeko lau kideak aske utzi dituzte.

PKKren eta Fethullah Gullenen kofradiaren izenean "delituak" egin izana leporatzen die Istanbulgo Fiskaltzak atxilotuei. Ordea, nazioarteko naiz Turkiako bertako kazetarien elkarteek gogor gaitzetsi dituzte atxiloketok, eta ohartarazi adierazpen askatasunaren aurkako eraso larria direla. Izan ere, joan den uztaileko estatu kolpe saioaz geroztik 170 hedabide itxi, 105 kazetari espetxeratu ditu Turkiako Gobernuak, eta operazioaren ondorioz 2.500 baino gehiago izan dira lanik gabe geratu diren komunikazio arloko langileak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.