KATALUNIAKO LEGEBILTZARRERAKO BOZAK

Esquerrari begira

Pronostikoen arabera, gaurko hauteskundeen ondoren Carod-Roviraren alderdiak Generalitateko hurrengo presidentea aukeratzeko giltza izango du, CiUk eta PSCk azken unean elkarrekin itunik egiten ez badute

Pastor
BARTZELONA
2003ko azaroaren 16a
00:00
Entzun
ÒSabela ikutzen utziko didazu? Zorte ona ekartzen du?Ó. CiUko hautagai Artur Masek bere irudi hotza alde batera utzi zuen asteazkenean eta, federazioko gazteek luzatutako preserbatibo kutxa batean autografoa sina- tzeaz gain, halako eskaera bitxia egin zion agerraldi politikoan zegoen emakume haurdun bati. Eta andreak baietz erantzun zion Jordi Pujolen ondorengoari.

Komenigarria zen, nonbait. Artur Masek zortea beharko baitu, baita PSC Kataluniako Alderdi Sozialistako hautagai Pasqual Maragallek ere, bi kontutan: gaur Kataluniako Legebiltzarrerako egingo diren bozetan irabazteko, eta gero ERC Esquerra Republicana de Catalunyarekin ituna egin eta gobernua osatzeko: inkestek berdinketa teknikoa agertu dute bi hautagai nagusien artean, eta Josep Lluis Carod-Roviraren alderdiak esan duenez, baldin- tza zorrotzak jarriko ditu garaileari sostengua emateko.Guztira 5,3 milioi biztanlek izango dute bozkatzeko aukera Legebiltzarreko 135 diputatuak hautatzeko. Duela lau urte izandako bozetan CiU nagusitu zen 56 diputaturekin, nahiz PSC Kataluniako Alderdi Sozialistak baino boto gutxiago lortu zuen: botoen % 37,7 eta PSCk %37,9. Sozialistek 52 ordezkari berenganatu zituzten. PP Alderdi Popularra hirugarren indar politikoa izan zen orduan, 12 diputatu eta botoen %9,5ekin. Jarraian ERC Esquerra Republicana de Catalunya kokatu zen, hura ere 12 diputaturekin, baina botoen %8,7 lortuta. ICV Iniciativa per Catalunya Verds-ek botoen %3,5 baizik ez zuen erakarri, hiru eserleku guztira.

Esquerra Republicanarenigoera inkesten arabera



Gaur diferentea izango da baina. Inkesta guztien arabera, ERCk gora egingo du nabarmen, udaberriko udal hauteskundeetan hasitako joerari eutsiz. Datu horiek agertzen dutenez,Esquerrak 18-19 diputatu lor li- tzake. Horrek giltza emango lioke Generalitateko datozen lau urteotako presidentea nor izango den erabakitzeko, baldin eta CiUk eta PSCk azken unean itunik egiten ez badute.

Kanpaina gori-gori egon da, boto erabilgarria aldarrikatu eta eta boto dudatia erakartzeko. Izan ere, duela astebete botoa eman dezaketen herritarren %28k artean ez zekiten noren alde egingo duten gaur, CIS Ikerketa Soziologikoen Zentroak egindako inkestan azaldu zenez. Normalean kopuru hori %16-%18koa izaten da bozetatik zazpi egunera. Hiru faktore nagusi daude Esquerraren igoera azaltzeko: CiUren 23 urteak gobernuan, Jordi Pujolen erretiroa, eta, bestetik, azken zorzi urteotan CiUk eta PPk egindako hitzarmena. Hautesle katalan nazionalista askok, batez ere gazteek, ez dute oraindik ahaztu Pujolen eta Aznarren arteko aliantza, eta haietako askok ERCren aldera jo lezakete gaur. CiUren iturriek aitortzen dute bozak hilabete batzuk lehenago izan balira egoera askoz txarragoa izango zatekeela. Orain, baina, suspertzen ari da, eta azken egunotan Carod-Rovirak sozialistekin paktatuko ote duen susmoa piztuta boto nazionalista dudatiaren azken orduko sostengua espero du. Nazionalistak Bono eta Rodriguez Ibarraren adierazpenetan oinarritu dira PSCk autonomiaren heriotza ekarriko duela esateko kanpainako azken agerraldi publikoetan. Horrela azken orduko botoak berreskuratu nahi ditu CiUk.Kanpainan bi gai izan dira nagusi, elkarri lotuak daudenak: batetik, Kataluniako herritarren egoera eta haien bizimodua hobetu beharra. Arlo horretan etxebizitza, osasun eta hezkuntza zerbitzu eskasak eta lan baldintza kaskarrak aipatu ditu oposizioak; eta Hego Euskal Herrikoa bezalako finantziazio sistema berriaz mintzatu da CiU. Bestetik, autonomi estatutu berria lantzea eta Kataluniako Legebiltzarrean onartu eta gero Madrilera eramatea. Bi arloak bat dira, azkenean alderdi guztiek, PPk izan ezik, ezinbestekozat jotzen dutelako estatutuaren erreforma Katalunian bizi diren sei miliotik gora herritarrentzat gizarte kohesionatuagoa eraikitzeko. CiU, PSC, ERC eta ICV ados daude, orokorrean, estatutu berriaren helburu horrekin. Zehaztean hasten dira diferentziak. Eta hor ikuspegi sozial ezkertiar baten inguruan osatutako hiru talde ageri dira, botoak zenbatuta gaur seguruena nagusi izango direnak: PSC, ERC eta ICV.Katalunian datorren agintaldian ezkerreko gobernua izan dadin funtsezkoa izango da ERC. Esquerraren lankidetza hipotetiko hori estatutu berrian onartu nahi den subiranotasun kontzeptuaren menpe egongo da. Ez dirudi PSCk ERCren eskaerak maila praktikoan onetsiko dituenik. Sozialisten- tzat gehiegizkoak dira aldarrikapenak -batez ere, autodeterminazioa-, praktikara eraman ezinezkoak. Apaldu egingo da ERC, puntu horien onarpen teoriko hutsarekin asetuta?

CiU eta Esquerra batera?





Gaur gauerdirako Artur Masen taldea garaile aterako bada, ERC ere izango da protagonista. Prest egongo da CiU Esquerrarekin batera Madrili aurre egiteko? Prest Espainiako Gerra Zibilaren aurretik Generalitateko presidentzian erreferentzia historikoak izan zirenen ereduari segitzeko?

Egunotan Maciak eta Companysek PSCrekin paktatuko ez zutela esan dio Masek Carod-Rovirari. ÒPPrekin ere ezÓ, erantzun dio ERCko buruak.Gobernua osatzeko negoziazioetan CiUri ausartago jokaraztea espero dute askok ERCtik. Beste aukera bat, guztiz baztertuta ez dagoena, CiUk minorian gobernatzea litzateke, ERCren sostenguarekin. Baina zeren truke?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.